B05. Hezkuntza politikak eta segregazioa
Adostutako formulazioaHezkuntza politiketan indarra jarri da eta ikastetxeetan dagoen segregazio errealitatearen kontzientzia hartu eta kolektiboki erantzun da; inklusioa eta integrazioa errazteko, euskararen trataera arautu eta herriko hezkuntza mahaia indartuz.
Baldintza hau 1. Prozesuan adostu zen. Fase honetan ez da berriro formulatzen; abiapuntu gisa erabiltzen da proposamenak eta konpromisoak lantzeko.
Azpi-baldintzak• Ikastetxeetan lan egiten dutenek euskara erabiltzen dutela kontrolatu eta bermatzen da.
• Euskara planak garatzen direla bermatzen da.
• Segregazioa gainditzea, inklusio handiagoa lortzeko.
• Hizkuntza politiketan indarra jarri da eta horrekin batera hizkuntzaren kudeaketari dagokion euskararen trataera arautu da ikastetxeetan.
• Hezkuntza formala hizkuntzaren ikuspegitik eta beharretik indartu.
• Hezkuntza ez formala indartu harremanetatik.
• Bileretan euskarak lehentasuna duen arren informazioa pertsona guztiei heltzea bermatzen da.
• Segregazioarekin amaitzea baldintza bat izatea herrian aukerak berdintzeko, norbanako, elkarte, ikastetxe eta erakunde bakoitzak erantzunez.
• Ikastetxeetan kudeaketari dagokion euskararen trataera positiboa arautzea.
1. Prozesuan marraztutako norabidea2 urte• Hezkuntza-mahaian erabakiak hartzea: ikastetxe guztietako kuota eta gehiegizko kostuak kentzea; zintzotasun- eta konfiantza-giroa sortzea.
• Segregazioaren aurka zer egin daitekeen elkarrekin aztertzea eta herrira eramatea: irakasle, familia eta ikastetxeetako langileentzako hitzaldiak.
• Familia-elkarteetan eta ikasle-batzordeetan lan-saioak aktibatzea.
5 urte• Hezkuntza-komunitateak helburu honi zer ekarpen egin diezaiokeen aztertzea eta martxan jartzea.
• Segregazioaren aurkako neurri zehatzak hartzea.
• Udalak saioetan sortutako ideiei baliabideak ematea.
Identifikatutako eragileak eta egiturakDaudenakHezkuntza-mahaia, ikastetxe guztiak, Udala, familia-elkarteak, ludoteka eta gaztelekua, kirol-klubak, musika-eskola, Elgoibarko Izarra, euskaltegiak eta Zabaltzen.
SortzekoakHezkuntza-mahaiaren barruko segregazioari buruzko lan-ildo espezifikoa eta kulturartekotasunaren koordinazio zentralizatua.
Fase honetarako abiapuntuaB05en barruan gutxienez bi lan-eremu bereizten dira: euskararen erabilera eta trataera hezkuntza-eremuan; eta segregazioa, inklusioa eta aukera-berdintasuna.
Konpromisoak eraikitzerakoan bereziki garrantzitsua izango da proposamen bakoitzean argitzea nork duen benetako erabaki- eta jarduteko gaitasuna. Zenbait gairen eskumena udal-eremutik harago doa; horregatik, proposamena eta benetan har daitekeen konpromisoa bereiztea ezinbestekoa izango da.
Partekatu
Edo kopiatu linka