B03. Euskara bizipen on eta atseginekin lotzea

Adostutako formulazioaEuskara bizipen on eta atseginekin lotu da (kirola, aisia...) eta erreferente positiboak sortu dira, euskara sentimendu eta emozioekin lotuz, transmisioa eta euskarazko eskaintza kultural gozagarri bat indartuz.

Baldintza hau 1. Prozesuan adostu zen. Fase honetan ez da berriro formulatzen; abiapuntu gisa erabiltzen da proposamenak eta konpromisoak lantzeko.

Azpi-baldintzak• Euskara bizipen positiboekin lotzeko bitartekoak sortu dira, espazio informaletan ere.
• Euskarazko eskaintza kulturala handitu da herrian eta horrela, euskararen beharra areagotu da.
• Euskal musika eskaintzen da eta hau zutabe garrantzitsua da euskara gozagarriagoa izateko.
• Euskarazko kultura eskaintza zabala eta anitzagoa da.
1. Prozesuan marraztutako norabidea2 urte• Ekintza zehatzak identifikatzea.
• Aisialdiko elkarteekin plan bat adostea: arduradunak eta begiraleak euskalduntzea.
• Erreferenteak irudikatu eta identifikatzeko herriko talde edo elkarte bat sortzea.
• Kirola Euskaraz mahaia sortzea, baliabide eta esperientzia onekin.
• Euskal musikari garrantzia ematea.
5 urte• Aisialdiko eragileei oinarrizko euskara-maila eskatzea, maila hori lortzeko laguntzak eskainiz.
• Kultur jardueraren liburu zuria berreskuratu eta erabiltzea.
• Herriko erreferenteei protagonismoa ematea: musika, literatura eta beste arlo batzuk.
• Emozio positiboak transmititu eta uneoro presente egotea.
Identifikatutako eragileak eta egiturakDaudenakEskola-kirola, gaztelekua, kultura-eragileak, enpresak, Aizu, ikastetxeak, lankidetza-mahaia eta pertsona giltzarriak.

SortzekoakKirola Euskaraz mahaia eta erreferenteen herriko taldea.

Identifikatzeko daudenakIzenik gabe aipatutako «pertsona giltzarriak».

Fase honetarako abiapuntuaB03ren barruan bi lan-eremu nagusi bereizten dira: kirola eta aisia, batetik; eta kultura, musika eta erreferenteak, bestetik.

1. Prozesuak berak «ekintza zehatzak identifikatzea» utzi zuen egiteko moduan. Beraz, fase honen egitekoa da baldintza orokorra jarduera, proposamen eta erantzukizun zehatzetan lurreratzea.

Comentario

Código QR

Logo oficial de Komunikatik

B03. Euskara bizipen on eta atseginekin lotzea

Código QR