B07. Euskararen inguruko herri-ituna
Adostutako formulazioaEuskararen inguruko herri-ituna sortu da herrigintza aktibo eta ahaldundu baten bidez, kontzientziazioan eta sentsibilizazioan sakontzeko eta kolektiboki euskararen garrantzia lantzeko.
Baldintza hau 1. Prozesuan adostu zen. Fase honetan ez da berriro formulatzen; abiapuntu gisa erabiltzen da proposamenak eta konpromisoak lantzeko.
Azpi-baldintzak• Euskararen errealitate eta beharren sozializazioa egin da.
• Euskaratik abiatuta, partaidetza sozialean dauden oztopoak gainditzeko erraztasunak jarri dira.
• Euskararekiko kontzientzia eta atxikimendua sustatu da.
1. Prozesuan marraztutako norabidea2 urte• Euskararen koordinazio-mahaia sortzea, udal-eragile bakoitzak hizkuntza-kontzientzia lantzeko bere eremuan zer egingo duen azaltzeko.
• Herriko eragile desberdinen inplikazioa lortzea itunaren proposamena egiteko, koordinazio-mahai baten bidez eta Udalaren eta euskara-elkartearen bultzadarekin.
5 urte• Koordinazio-mahaietako eragile guztiek beren proiektuak garatu ahal izatea.
Identifikatutako eragileak eta egiturakDaudenakUdala eta euskara-elkartea bultzatzaile gisa.
SortzekoakEuskararen koordinazio-mahaia.
Identifikatu gabeEragileen atala hutsik geratu zen.
Fase honetarako abiapuntuaB07k ezaugarri berezia du: Herri Itunaren eraikuntza bera baldintzaren parte da.
Horregatik, ez da soilik beste zazpi baldintzen moduko gai tematiko bat. Nola inplikatuko diren herriko eragileak, nola koordinatuko diren, zer egin dezakeen bakoitzak bere esparruan eta proposamenak nola bihurtuko diren benetan asumitutako konpromiso lantzen laguntzen du.
Partekatu
Edo kopiatu linka