Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) jarduna, araudia betetze hutsetik haratago doazen balio eta printzipio multzo batean oinarritzen da, eta etikan, zintzotasunean eta gizarte-erantzukizunean oinarritutako unibertsitate-kultura sustatzea dute helburu.
EHUren Etika kodeak unibertsitate-komunitatearen jokabideak inspiratzen eta barne-arauen interpretazioa eta garapena bideratzen ditu; halaber, bizikidetza baketsua, inklusiboa eta errespetuzkoa bermatzera bideratutako arau-esparrua barnebiltzen ditu bere Bizikidetza Araudiak, unibertsitate-esparruan jokabideak prebenitzeko, erantzuteko eta antolatzeko mekanismoak txertatuz; gainera, unibertsitatearen Estatutuek unibertsitate-komunitatearen eskubideak eta betebeharrak aitortzen dituzte.
Hala ere, hori aplikatzeak dakarren esperientziak agerian uzten du beharrezkoa dela urrats gehigarri bat egitea haren zehaztapen operatiboan, pertsonen arteko harremanei eragiten dieten egoeretan esku hartzeko mekanismoak argitu, sistematizatu eta indartuko dituen berariazko protokolo baten bidez. Prozesu parte-hartzaile horretan jasotako ekarpenek jarduteko proposamen zehatzak egiteko balioko dute, protokoloaren idazketa bideratzeko eta esku hartzeko gatazkak erantzun zigortzailea behar izan aurretik.
Hala, jarduteko mekanismoen errefortzuak bat egiten du ingurune seguru, inklusibo eta errespetuzkoa sustatzeko EHUk duen konpromiso etikoarekin. Bizikidetza ezin baita soilik mugatu gatazkarik ez izatera, unibertsitatean modu aktiboan eraiki nahi dira elkarrekiko ulermena, parte-hartzea eta erantzukizukidetasuna.
Eztabaida hau espazio fisikoaren erabilerari eta zaintzari buruzko beste eztabaida batekin batera ari da garatzen. Ikusi hemen prozesuaren deskribapen osoa eta faseak.
Oraindik ez dago eztabaidarik.