Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), unibertsitate publikoa den aldetik, bizitza akademiko eta soziala gidatzen duten balioen gainean eraikitzen da; hala nola, ondasun publikoaren erabilera arduratsua, errespetua, pertsonen zaintza, balio demokratikoak, baita jasangarritasunarekiko konpromisoa eta ingurumenaren zaintza ere.

Konpromiso horrekin koherente izanik, Begirune prozesu parte-hartzaile gisa sortu da, hezkuntza-komunitate osoaren ekarpenen bidez jarduera-protokolo bat egiteko diseinatua, unibertsitateko komunitatean errespetua eta erantzukidetasuna sustatzeko, bitartekaritzan eta lehengoratze ikuspegian oinarrituta. Ikusi hemen prozesuaren deskribapen osoa eta faseak.

Eztabaidarako, zenbait jarraibide eta printzipio proposatzen dira, aldez aurretik ikastegietako zuzendaritzekin landuak.

Eztabaiden edukiak unibertsitate-komunitatearen errespetu eta erantzukidetasun protokoloaren (Begirune) idazketa bideratuko duten proposamenak zehazteko balioko du.

Oraindik ez dago eztabaidarik.