Laguntza

Batzarra erakunde bateko kideen talde bat da, aldian-aldian biltzen dena erakundearen arlo edo esparru jakin bati buruzko erabakiak hartzeko.

Batzarrek bilerak egiten dituzte, batzuk pribatuak eta beste batzuk irekiak. Irekiak badira, parte hartzea posible da (adibidez: bertaratzea edukiera badago, gaiak agendara gehitzea, edo organo honek hartutako proposamenei eta erabakiei buruzko iruzkinak egitea).

Adibideak: Batzar nagusia (urtean behin biltzen dena erakundearen ekintza-ildo nagusiak eta bere organo exekutiboak bozketa bidez definitzeko), berdintasun aholku-batzordea (bi hilabetean behin biltzen dena erakundearen genero-harremanak hobetzeko proposamenak egiteko), ebaluazio-batzordea (hilabetean behin biltzen dena prozesu baten jarraipena egiteko) edo berme-organoa (gorabeherak, gehiegikeriak edo erabakiak hartzeko prozedurak hobetzeko proposamenak biltzen dituena) batzordeen adibideak dira.

Batzar honi buruz

Tolosako Auzoen Mahaia komunitate-programa bat da, eta haren bidez, herritarrek gune bat dute haien beharrak adierazteko. Udalaren eta auzoetako elkarteen arteko komunikazioa eta informazioa ahalbidetzen dituen espazio bat da.

Zergatik programa hau?

  • Herritarren parte-hartzea legez aitortutako eskubidea delako. Herritarrek eskubide hori baliatu nahi dute, arlo publikoaren kudeaketan modu aktiboan eta zuzenean erabaki eta parte hartu ahal izateko.

  • Herritarrek hiria eta auzoa ezagutzen dituztelako, eta beharrezkoa delako esperientzia eta ezagutza hori baliatzea politika publiko hobeak abian jartzeko.

  • Udalbatzak borondate politikoa duelako eskubide hori gauza dadin. Udalbatzak udalerriko hobekuntzetan parte hartuko duen eta ardura partekatuko duen herritar aktiboen aldeko apustua egin nahi du, uste duelako funtsezkoa dela kudeaketa publikoan herritarrek parte hartzea erakunde publikoen kalitate demokratikoa behar bezala garatzeko.

Zertarako?

  • Tolosako herritarren parte-hartze zuzena bultzatzeko, haien proposamenak jasotzeko eta udalerriko urteko aurrekontuan sartzeko. Herritarrek, bozketen bidez, interesgarrienak iruditzen zaizkienak lehenetsiko dituzte. Lortutako konpromisoen jarraipena egingo da.

  • Herritarrak gertaera eta erabakien behatzaile soil ez izatea sustatzeko, eta hirian gertatzen denaren protagonista aktibo bihur daitezen sustatzeko, horrela partaidetzazko demokrazia sakonduz.

  • Hausnarketa aktiboa eta elkartasuna sustatzeko, herritarrek besteen arazoak eta eskaerak ezagutzeko, eta horiei buruz hitz egiteko aukera izan dezaten.

  • Administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko, ordezkari politikoen, kolektiboen, herritarren eta teknikarien arteko elkarrizketa-espazioak sortuz.

Zertan datza?

Gune bat sortzean datza, herritarrek, banaka edo taldeka, aukera izan dezaten era guztietako arazoak, zalantzak, proposamenak, proiektuak aipatzeko eta planteatzeko

Nork har dezake parte?

Udalerriko auzo-elkarte orok.

Auzo-elkarterik ez dagoenean edo elkarte izaera ez duenean, auzo ikuspegiarekin jarduteagatik, auzotarren partetik auzoaren ordezkagarritasuna aitortua duen eragile orok.

Emaitzak

46

Erreferentzia: TOL-ASSE-2025-02-2